jueves, 29 de septiembre de 2016

SAGU TXIKI

Hona hemen gelan gaur ikasi dugun abestia. Kantatzen genuen bitartean "Katua eta sagua" jolasa egin dugu.

JOLASA:

Hasi aurretik haur bat aukeratu behar dugu sagua izateko. Gelakideak borobil batean eseriko dira baina sagua kanpoaldean geratuko da. Badago dena prest jolasten hasteko! Lurrean daudenak begiak itxita dituztelarik abesten hasiko dira. Orduan saguak borobilaren kanpoaldetik bueltak emango ditu eta musika bukatu aurretik haur baten atzean zapi bat jarriko du. Abestia amaitzean, gelakide guztiek atzera begiratuko dute zapia nork duen aurkitzeko. Zapia duena katua da! Beraz altxatu eta saguaren atzetik korriketan joango da harrapatzera, sagua libre geratu den lekuan eseri aurretik.


ABESTIA:

(Katuak)  Sagu txiki, sagu maite
                 zulotxoan gorde zaitez.
                 Zapik ikusten bazaitu,
                 kris kras kris kras jango zaitu.

(Sagua)    Ez nau jango!

(Katuak)  Jango zaitu!