miércoles, 21 de diciembre de 2016

Olentzero eta Mari Domingi datoz!!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Olentzero eta Mari Domingirekin elkartu dira laguntzeko asmoz. Paketeak prestatzen, opariak paperean biltzen eta lazotxoa ipintzen lagundu diete, gau magikorako guztia prest izan dezaten. 

Iaz Porrotxek lazoa opariari jarri beharrean Napo astoaren isatsari jarri zion, eta Napo haserretu egin zen. A ze lanak korapiloa askatzen! Aurtengoan Porrotx ez da despistatuko, katxiporreta! 


lunes, 19 de diciembre de 2016

Ole Olentzero dantzatu!!

Olentzeroren dantza berri eta moderno bat saiatzen egon gara eskolan. Hona hemen bideoa etxean ere dantzatu ahal izateko.


viernes, 16 de diciembre de 2016

miércoles, 14 de diciembre de 2016

lunes, 5 de diciembre de 2016

Izenaduba Basoa

Gaur autobusera igo eta Izenaduba basora joan gara. Olentzero eta Mari Domingiren baserrian egon gara!! Etxean prestatutako gutunak eta marrazkiak eman dizkiegu.



Bertan, hiruhileko honetan lantzen ibili garen Euskal mitologiako pertsonaiak ere ikusi ditugu.
 


Napo ere hantxe zegoen gure bisitaren zain.
 

 
 
Orain adi egon!!. Argazkietan badirudi Mari Teilatu, Basajaun, Galtzagorria, Mari, Olentzero eta Tartalo daudela. Baina...benetan al dira pertsonai hauek? Arretaz begiratu.
 







sábado, 3 de diciembre de 2016

Abenduak 3

1995ean Euskaltzaindiak eta Eusko ikaskuntzak, "Euskararen Nazio Arteko eguna" abenduaren 3an izango zela ezarri zuten.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere, euskararen eguna ospatzen dute.

 

viernes, 2 de diciembre de 2016

Euskararen Eguna!!

Gaur Euskararen Nazioa arteko eguna ospatu dugu eskolan. Gelako txantxangorriak dionez:

Eman hegoak euskarari!!



EUSKAL HERRIKO PERTSONAIAK

Goizean ikasle guztiak kiroldegira joan gara azken aste hauetan ezagutu ditugun Euskal Herriko pertsonaiak aurkeztera. Denetarik ikusi dugu: bertsolariak, txistulariak, pailazoak, surflariak, sukaldariak, abeslariak,… Lehenengo mailakoek Ignazio Ansorena nor den irakatsi diegu. Begira zein ondo egin dugun!!

 
HASTEKO PREST
 

 
JOSE IGNAZIO ANSORENAK TXISTUA JOTZEN ZUEN BITARTEAN BIRIBILKETATXO BAT EGIN DUGU.



 
MIRRI PAILAZOAREKIN "ZAPI ZURIA" ABESTIA DANTZATU DUGU
 



 
 
 
 
 
 
TXISTORRADA
 
Hamaiketarkoaren orduan, txistorrada goxo-goxoa ospatu dugu.
 




 
 
 
 
HERRI KIROLAK
 
Arratsaldean Herri kirolak egin ditugu.
 
SOKATIRA
 
 
 
 
HARRI JASOTZEA
 
 

 LOKOTXAK
 
 
 
TXINGAK
 
 
 
 ZAKU LASTERKETA
 
 
 
 GIZON PROBA