jueves, 23 de febrero de 2017

Mundakako inauteriak

Mundakako herrian inauterietan Atorrak eta Lamiak kalera ateratzen dira musika jotzen eta abesten.



 Soinean  jantzi zuria daramatenak Atorrak dira. Beltzez doana berriz, musika bandaren zuzendaria da.

Mundakan, veste herrietan bezala, inauterietan tostak jateko ohitura dago. Atorrak balkoietatik sukadeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen.


miércoles, 22 de febrero de 2017

Bingo de decenas y unidades

Repasa las decenas y las unidades con el siguiente juego.


Para empezar haz clic en el círculo verde que pone GO.

A continuación selecciona "Tens" y después haz clic en el botón verde GO. También podéis seleccionar dos: "Ones" y "Tens".


Se os abrirá una nueva imagen con diferentes cuadriculas. En un principio seleccionar la de 3 x 3 y hacer clic en GO. Más adelante podréis elegir cuadriculas de mayor nivel.



Ya esta todo listo para empezar a jugar. En el margen de la derecha aparecerán decenas y/o unidades. Una vez visto cuantas decenas y unidades hay, debéis hacen clic sobre el número. 


En este caso, solo hemos seleccionado decenas. Tendríamos que hacer clic sobre el número 70.

Ondo pasa!!



viernes, 17 de febrero de 2017

Zuberoako inauteriak

Zuberoa herriko maskaradako pertsonaietako bat ZAMALTZAIN DA.



Pertsonaiak bi taldetan banatzen dira:



GORRIAK: Garbi eta dotore jantzita egoten dira. Zamaltzain talde honetakoa da.

BELTZAK: Ordenarik Gabe agertzen dira. Euren helburua, Zamaltzain izorratzea da.

miércoles, 15 de febrero de 2017

Autobus magikoa espazioan galduta


Kizkurne andereñoaren gelako umeak autobus magikora igo eta espaziora joan dira. Adi egon eta erantzun:



  1. ¿Merkurio planetan zenbat pisatzen dute? ¿Gehiago edo gutxiago?
  2. ¿Zein da bigarren planeta?
  3. ¿Zein da bizitzeko baldintzak dituen planeta bakarra?
  4. ¿Zein da planeta gorria?
  5. ¿Zein da planetarik handiena?
  6. ¿Zein da eraztuna duen planeta?
  7. ¿Zein da planeta urdin, gris eta verdea?
  8. ¿Zein da azken planeta (urdina da)?


Andereño Kizkurne Plutonen aurkitu dute. Baina gogoratu jada ez dela planeta bat, oso txikitsua baita, ilargia baino txikiagoa.

martes, 14 de febrero de 2017

Eguna eta gaua

Lurrak birak egiten ditu baina oso astiro mugitzen denez ez gara konturatzen. Bira oso bat egiteko, egun bat behar du.



Eguzkiaren argia hartzen duen lur zatian EGUNA da. Eguzkiaren argia hartzen ez duen lur zatian GAUA da.


Dokik ere, eguna eta gaua ikasi ditu.




lunes, 13 de febrero de 2017

La mitad

En matemáticas hemos calculado la mitad de diferentes maneras.
Primero lo hemos hecho con jarras de agua. Hemos llenado una entera. Luego hemos echado la mitad en una segunda jarra. A continuación hemos cogido la segunda jarra y hemos echado la mitad de esta en una tercera. Para terminar hemos cogido la primera jarra que contenía mas agua que las otras dos y hemos intentado igualar las tres.
También lo hemos calculado la mitad con cuerdas. Mientras dos cogían los extremos para extenderla, otro colocaba la mano donde creía que estaba la mitad. Entonces los de los extremos se juntaban y comprobaban si ese ere el punto medio.   



viernes, 10 de febrero de 2017

Goxo goxoa!!

Manos Unidas Espainiako Eliza Katolikoaren baitako Elkartea da Hirugarren Munduaren sustapenerako eta garapenerako sorturikoa. Gosearen, nutrizio eskasaren, miseriaren, gaixotasunen, azpigarapenaren eta hezkuntzarik ezaren aurka borrokatzea da euren egitekoa.

Aurten eskolan beraien Gosearen aurkako kanpainan parte hartzeko txokolatada goxo bat ospatu dugu.



















jueves, 9 de febrero de 2017

Gure ilargia

Sateliteak planeta baten inguruan biratzen duten astroak direla esaten dugu. Ilargiak lurraren inguruan biratzen du. Horregatik ilargia lurraren satelitea dela esaten dugu. 


Badakigu ilargiak ez duela ez argirik ez berorik. Argitsu ikusten dugunean, eguzkiaren argia islatzen delako da.  



Bere tamaina ez da aldatzen, bai aldiz, heltzen zaion eguzkiaren argi kopurua. Horregatik 4 fase dituela esaten dugu:





 Dokik ere ilargiaren faseak ikasi ditu: 



miércoles, 8 de febrero de 2017

Itureneneko eta Zubietako inauteriak


Nafarroako Ituren eta Zubita herritan inauteriak nola ospatzen dituzten ikusten egon gara. Bi pertsonai ikusi ditugu. 



JOALDUNAK: Joareak astinduz, inauterien heldueraren berri emanten duena. Zanpantzar edo tunturro ere esaten diote.

Honela janzten dira: 
  • Tunturroa buruan, koloredun zinta eta lumekin.
  • Lepoan, zapi gorrixka.
  • Soinean, ardi larruz estalitako atorra.
  • Gerrian, joaerak lotzen dituzte.
  • Gona zuri bat, galtzen gainetik.
  • Isipua eskuan, zaldi buztaneko ilez egina.




HARTZA: Negoa lotan pasatez du, eta udaberrian esnatu egiten da. Horregatik agetzen da Nafarroako hainbat herritako inauterietan, udaberriaren etorrera iragarriz. 



Begiratu zein ondo mugitzen diren!


lunes, 6 de febrero de 2017

Lantzeko inauteriak

Ziripot eta Miel Otxinen ipuina ikusi eta gero, primeran ulertuko duzue Lantz herrian inauterietan egiten dutena. Lehenengo agertzen diren pertsonaiak birpasatuko ditugu: 

ZIRIPOT: Gorputza lastoz beteriko zakuekin estalia du, eta baldar ibiltzen da, makila luze bat erabiliz. Aurpegia estalirik izaten du. Herriko kaleetan, batetik bestera eramaten dute. Zaldikok eraso eginda, lurrera erortzen da, eta txatxoek zutitzen laguntzen diote. 


MIEL OTXIN: Panpina erraldoi batekin irudikatzen da. Uste denez, eskualde horretako ospe txarreko bidelapur bat zen. 


ZALDIKO: Miel Otxinen laguna da. Ziripoti eraso egiten dio eta lurrera botatzen du. 



TXATXOA: Herritik dantzatzen eta bihurrikeriak egiten ibiltzen dira. Ziripot lurrera erortzen denean, zutitzen laguntzen diote. 

                          

Bideo honetan Lantz herrian inauteriak nola ospatzen dituzten ikus dezakezue.


viernes, 3 de febrero de 2017

Agate deuna

 
Agate Deuna Euskal Herriko zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da. Otsailaren 4an Santa Ageda Bezpera izango da baina guk eskolan, gaur ospatu dugu. Makilak hartu, ahotsak ondo berotu eta kantuan hasi gara.
 
 
Euskal Herriko herri askotan, ohitura da bezperan herrietan kopla zaharrak abestea, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean. 
 
 
 
NOR DA SANTA AGUEDA EDO AGATE DEUNA?
 
 
Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Aguedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, Kristautasunean fedea zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan, beraz, kartzelan sartu eta bertan torturatu egin zuen. 21 urte zituela hil egin zen. Hori guztia 251eko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birginia-martiria da.  
 
 
 
Anima zaitezte eta irten bihar herriko kaleetatik abestera