viernes, 31 de marzo de 2017

Basondo

 Animalia pilo ikusi ditugu: basurdeak, oreinak, azeria, basakatua, otsoak, bisonteak, saiak, hontzak, muskerra, kirikinoa....
Eguraldiak hasiera batean asko lagundu ez duen arren..... primeran pasatu dugu.












Animalia batzuk ukitzeko aukera izan dugu. Untxia oso leuna zen, muskerra aldiz latza eta kirikinoa... zelako beldurra! Kontuz ibili behar ginen ikaratu ez zedin.


Eguerdi aldera Gernikara joan gara bazkaltzera. Eguzkia eta guzti atera da bertako azokan geundenean.


Pixka bat jolastu ondoren eskolara bueltatzeko autobusa hartzeko prestatu gara.

jueves, 30 de marzo de 2017

Begiratu eta bilatu!!

Begiratu marrazkia eta ondorengo gauzak bilatu:

.
 8 OSAGAI ARTIFIZIALAK


5 OSAGAI NATURALAK










ERANTZUNA


Osagai artifizialak

 Osagai naturalak


jueves, 23 de marzo de 2017

Zotz egiteko abestiak


Zotz edo aukera egiteko, hona hemen abesti pare bat. Edozein jolas hasi aurretik zotz egitea onartzen da nor izango den lehena hautatzeko. Taldeko guztiei banan-banan seinale eginez abesten da, azkeneko silabak harrapatzen duena aukeratua izaten delarik.


DONA DONA, KATONA
SUTONDOAN AITONA
LEPOTIK BEHERA KUTUNA
ATERA KANPORA
NESKA-MUTIL TUNTUNA

video




DON DON KIKILIKON
SALTSA PIKA TORTOLIKA
AITONA MARTZELON
KIXKI EA MIXKI ETA KAXKAMELON

video

miércoles, 22 de marzo de 2017

Terracycle

Gogorarazten dizuegu aurreko ikasturtean TERRACYCLE proiektuarekin hasitako lanarekin jarraitzen dugula. 


Orain arte bildutako boliekin 14 kg. inguru lortu ditugu. Gure helburua ikasturtea amaitu aurretik 20 kilogramoetara heltzea da.

 Horrekin honako hau lortuko genuke:
  • INGURUMEN-ONURAK: birziklatzen gure ingurugiroaren iraunkortasuna handitzen dugu. 

  • PUNTUEN LORPENA: puntuen truke GKE edo bestelako elkarteetarako donazioak lortzeko.  

Gogoratu zer nolako materialak ekar ditzakezue:



Animatu eta parte hartu!!

martes, 21 de marzo de 2017

lunes, 20 de marzo de 2017

Gulliver's suitcase

Gaur eskolara Interacting antzerki taldekoak etorri dira. Ederto pasatu dugu "Gulliver's suitcase" antzezlana ikusten.








miércoles, 15 de marzo de 2017

Bide heziketa

Gaur eskolara Ertzaintzako bi lagun etorri zaizkigu bisitan.


Gauza pilo irakatsi dizkigute: zeintzuk diren erabili beharreko bideak, zebra bideak erabiltzen, trafiko seinaleak, sefamoroaren funtzionamendua eta gerrikoa nola jarri.


Gainera berain furgonetan ibili gara megafonoa, argiak eta adarra erabiltzen.






Motorrera ere igo gara.


 



Eskerrik asko




martes, 14 de marzo de 2017

Hitzez hitz!!

Gogoratzen al duzue Daniri gertatutakoa? Berrikusi eta irakurri ipuina.




Nora joan da Dani?

Zer gaixotasun duela esan dio medikuak?

Zer hartu behar du osatzeko?

Medikuak esandakoa betetzen du?

lunes, 13 de marzo de 2017