viernes, 28 de abril de 2017

Landare motekin jolasten

Gaur gelan landutako landare motak birpasatu ahal izateko jolas bat duzue SM argitaletxearen web orrialdean. 



Hurrengo pausuak jarraitu: 

132914 kodea idatzi


6. gaia aukeratu



"Badut landare moten berri" atala aukeratu



martes, 25 de abril de 2017

Landareen atalak

 Hona hemen landareen atalak birpasatzeko jolas bat.



Hurrego pausuak jarraitu: 

1. "Landarearen atalak" orrian klik egin. 


2. "1" zenbakia aukeratu



Zer da 112?


Gaur eskolara ertzaintzako bi lagun etorri zaizkigu bisitan. Oso ondo pasatu dugu Joseba eta Julenekin. 


112 telefono zenbakia noiz eta nola erabili irakatsi digute. Gogoratu deitzean zuen izena esan behar duzuela. Gero, zer gertatu den azaldu behar duzue. Amaitzeko non zaudeten esan eta galderak erantzun. Zenbakiarekin rap bat abestu dugu.



Gainera aholku batzuk eman dizkigute.

Ez gara ezezagunekin joan behar. Zeozer oparituko digutela edo txarkurren bat erakutsiko digutela esan arren, ezetz esan behar diegu.



Etxean bakarrik geratzen garenean ez dugu atea zabaldu behar. 


Zerbait entxufatu nahi badugu gurasoei laguntza eskatu behar diegu. 


Ez gara sua sortzen duten gauzekin jolastu behar


Bizikletarekin ibiltzen garenean kaskoa jantzi behar dugu. 


Eskuak garbitu ondoren iturria itxi behar dugu.


Eskerrik asko


viernes, 7 de abril de 2017

Korrika txiki


Tipi tapa tipi tapa korrika! Gaur eskolan korrika txiki ospatu dugu. Kilometro pilo egin ditugu.


KORRIKARA JOATEKO PREST

 
 



5 URTEKO UMEEK LEKUKOA PASATU DIGUTE





 
 
 






 
 


jueves, 6 de abril de 2017

Aste Santua

Garizuma amaitzear dago eta Aste Santuari ongietorria emateko elizara joan gara. 


Azken bolada honetan gure bihotza berritzen ahalegindu gara. Apaiza morez jantzita etorri da Garizuma prestakuntza garaia baita.


Nagusiek ebanjelioa antzeztu dute guk hobeto uler dezagun. Primeran egin dute. Honako hau kontatu digute:

Ostegun santuan Jesusek bere 12 apostoluekin azken afaria ospatu zuen. Ogia eta ardoa banatu zituen bere gorputza eta odola zirela esanez. Oinak ere banan banan garbitu zizkien. 


Geroago, Olibondoen mendira hurbildu ziren otoitz egitera baina 12 apostuluak lo geratu ziren. 


Bat-batean, Judas agertu zen. Jesusengana hurbildu zen eta musu bat eman zion gudariek Jesus nor zen jakin zezaten. Pilato, erromako agintariaren aurrera eraman zuten preso. 


Ostiralean, arantzazko koroa egin eta buruan ezarri zioten. Gudariek Jesus gurutzean jarri ondoren, bere jantzia zatitu eta banatu egin zuten.


Jesusek gurutzearen oinean Maria eta Pedro zeudela ikustean honela esan zien: "Andrea horra zure semea. Pedro horra zeure ama." Burua makurturik azken arnasa eman zuen.


3 egun beranduago, Jesusen hilobia hutsik zegoen, berpiztu egin zen. 



Hona hemen bideo batzuk dena ondo gogoratzeko.